Nork ez zuen joan den urtean pandemiaren alarma globalari buruzko ezer entzun telebista, irrati edota egunkarietan?
Egia esan, hilabete batzuetan zehar hori besterik ez zen entzun hedabide, jendarte eta gure inguruko txoko guztietan, eta bat-batean pum! haizeak eraman izan balu bezala desagertu zen polemika.
-Zer da baina "A gripea" edo "H1N1" "hegaztien gripea"....delako hori?
-Zein desberdintasun izan zuen zepa "berri" horrek gainerako ohiko gripe estazionalarekin?
-Zein paper jokatu izan dute OMS, estatu eta industria farmakologikoek guzti honetan?
Bada galdera hauek guztiak azaltzen ditu argi Teresa Forcades mediku eta moja kataluniarrak. Oso ineteresgarria da eta pentsaraztera bultzatzen du jendea. On dagizuela!
Hementxe behean bideoaren lehenengo zatia besterik ez dut itsatsi baina jarraian doazenak youtuben ikustea badaukazue, merezi du!
Medikuntza naturala izeneko blog honetan kuriositate eta jakinmina ardatz direlarik, medikuntza bere zentzu zabalean ezagutzeko parada izango dugu, gutxienez hari buruzko nire hausnarketa eta interesatzen zaizkidan bitxikeriak irakurri eta konpartitzeko asmoz. Hautatu dugun karrera hau mundu zabal bat da eta blog honek honen zati bat den medikuntza naturala ezagutzeko esparrua jorratzea izango du helburu.
Mostrando entradas con la etiqueta Gomendagarriak. Mostrar todas las entradas

domingo, 30 de enero de 2011
Osasuna ala negozioa?
Osasuna, hezkuntza, bizileku duin bat, lana... hauek teorian bizi garen lehenengo munduko gizartean herritar orori bermatzen zaizkion ustezko "ongizate estatuaren" abantailak dira. Ustezko diot zeren baliabideak lapurtu besterik egiten ez dugu hirugarren munduko herrialdeetan hau betetzen ez dela badakigu, eta gure inguruan ere, gero eta sostenigaitzagoa bihurtzen ari den sistema honetan ere, okertzen ari dira, gizartean ahulagoak diren biztanleria taldeetan.
Egoera hau kezkagarria dela deritzot. Pentsa hain beharrezkoak diren osasuna, hezkuntza...bermatzea baino, pribatizaziorantz jotzen dutela haize errota guztiek, eta honen eraginak oso larriak izango dira etorkizun ez hain urrunean gauzak aldatzen ez badira behintzat.
Honen islada Amerikako Estatu batuetan indarrean dagoen aseguruen menpeko osasun sistema dugu. Kezkagarria da benetan, larri dabiltzan familiek nola haien bizitzak kriston dirutza eskatzen dizkieten osasun-aseguruen eskuetan usten dituzten. Nola askok kredituek eskatzera jotzen duten, urte batzuen buruan minbizia diagnostikatu ostean medikuak etxean tratamendurik jaso gabe hil egin beharko dutela esan edota lan istripu baten ostean bi hatzamar galdu ondoren, galdera hurrengoa den: zein behatz jartzea nahi duzu? potoloa 4000 dolar dira eta txikia 2000. Kezkagarria benetan.
Honen harira Michael Moore dokumentalista eta zuzendari Estatu Batuarrak urte asko daramatza mezu kritikoa zabaltzea helburu duten filme eta dokumentalak zuzentzen. Bada AEBetako osasun sistemari kritika sakona egiten diona "Sicko" izenekoa da, 2007an estreinatua eta Cannes-eko jaialdian aurkeztu zena.
Bizitzaz eta bizitzeaz ari gara, ala diru ustelaz? Zer dago jokoan??
Dokumentaia hau ikus dezazuen gomendatzen dut, bertako egoeraz busti egiten zaituelako eta honetaz arrazoitu ondoren hemen ere berdina gerta ez dakigun esperoan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko aproposa izan daitekeelako.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)